Zure seme-alaba haserretu egiten da eta ez dakizu zer egin? Goizetan, prestatzeak eta lanera garaiz iristeak estresa eragiten dizu?
Tailer honetan emozioak egunero kudeatzeko tresna praktikoak landuko ditugu.
Puntu gatazkatsuenak ikusiko ditugu eta bizikidetza errazteko irtenbide errazak bilatuko ditugu.
Teoria trinkoetatik urrun, egunero sortzen diren gauza txikiak konpontzeko ariketak eta dinamikak modu erraz eta praktikoan ikusiko ditugu.
Hizlaria: Gurutze Díez
Data: Abenduaren 1a
Ordua: 11:00- 13:00 edo 17:00 – 19:00