Heziketa emozionaleko 8 ikasgai

Zelan?

Ziur garai honetan, bai helduek, bai etxeko txikienek uda ahaztu duzuela eta errutinan eta errendimendu osoan murgilduta zaudetela.

Aurreko sarreran, zuen seme-alaben emozioei adi egotearen garrantziari buruz hitz egin genuen, batez ere ikasturtearen hasieran, egokitzeko izan ditzaketen zailtasunak detektatzeko.

Baina adi egoteaz gain, beren emozioak txiki-txikitatik indentifikatzen eta kudeatzen ere erakutsi behar diegu, beren garapen mailaren arabera, noski. Ikaskuntza hori oso lagungarria izango zaie helduaroan, izan ere, zenbat eta hobeto jakin emozioak identifikatzen, adierazten eta kudeatzen, orduan eta hobea izango da haien osasun mentala.

Horregatik, gaur, Begoña Ibarrola psikologoak hezkuntza emozionalari buruzko 8 ikasgai eskaintzen dituen bideo bat partekatu nahi dugu zuekin.

Praktikan jartzera animatzen zarete??

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude