Sare sozialak, harremanetarako gune berria

Gure seme-alabentzat oso gauza arrunta da Internet eta sare sozialak erabiltzea. Hain digitalizatuta ez dagoen belaunaldi batetako gurasoentzat, ordea, oraindik mundu ezezaguna da, eta batzuetan beldurra ematen du.
Zer egiten ari da nire seme/alaba egun osoan mugikorra eskuan duela, norekin ari da hitz egiten, zer ikusten ari da, adikzioa sortuko dio? Horiek dira gailu elektronikoekin hainbeste denbora ematen dutela ikusten ditugunean sortzen zaizkigun zalantzetako batzuk.
Asko dira tresna digitalek ekarri dituzten aldaketak, eta ukaezina da Internet eta sare sozialak gure seme-alaben sozializazio-gune bihurtu direla, baina horrek ez du txarra izan behar.
Tailer honetan, heldu gisa urrutikoak zaizkigun gai batzuk argituko ditugu, eta zuen seme-alaben mundu birtualera hurbiltzen saiatuko gara, haien bizitzako arlo garrantzitsu horretan ere lagun diezaiezuen. Horrela, egon daitezkeen arrisku-faktoreak prebenitu eta minimizatu ahal izango dituzue.
Zuen zain gaude!

Data: Maiatzak 4

Goizeko ordutegia: 11:00 – 13:00

Arratzaldeko ordutegia: 16:30 – 18:30

IZENA EMAN!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude