Sexualitatea gure seme-alabekin jorratzea zaila egiten zaigun gaia da. Hala ere, gizakiaren atal bereizezina da eta haurrek haien eskuak, oinak eta gorputzeko beste atal batzuk esploratzen dituzten bezala, berezko jakin-mina ere sentituko dute genitalak esploratzeko. Benetan nahi badugu erabat garatzea, ezinbestekoa da deskubrimendu-prozesu horretan laguntzea, eta naturaltasunez hitz egitea gaiaz.
Haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan (0-12 urte) seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako tailer honetan, haurtzaroko eta nerabezaro aurreko etapetan sexualitateak duen garapenari buruzko aldeak azalduko dira, zuen seme-alabei prozesu horretan laguntzeko gakoak emanez. Sexualitatean haztea, gainera, etorkizunean sor daitezkeen arazoak prebenitzeko modu bat da.
Anima zaitezte parte hartzera eta zuen seme-alabei laguntzera garapenaren alderdi honetan ere bai. Zuen zain gaude!
Data: Apirilak 27
Goizezko ordutegia: 11:00 – 13:00
Arratzaldezko ordutegia: 16:30 – 18:30