Inork ez zuen esan erraza izango zenik. Batzuetan iruditzen zaigu ez garela gauza gure seme-alaben bihotzera iristeko. Eta pena, haserrea eta frustrazioa nahas-mahas ditugula, egunak joan eta egunak etorri, ez dugu jakiten zer egin modu osasungarri eta positiboan komunikatzeko.
- Garrantzitsua da ondo egiten duten horretan ipintzea fokua. Haien tokian jartzen bagara, zer-nola sentituko ginateke gure gurasoak etengabe atzetik edukiko bagenitu, txarto egin duguna bakarrik nabarmenduz? Hori dela eta, oso garrantzitsua da txipa aldatzea eta arreta ipintzea ONDO egiten duten gauzetan, bai eta eskaintzen dituzten esperientzia positiboetan ere.
- Horretarako, geure buruarekin hasiko gara; hasteko eta behin, balioetsiko dugu zer egiten dugun ondo guraso gisa. Askotan, geure buruari eskatzen diogun guztiaren eta ikuspegi okerraren eraginez, epaile gisa jarduten dugu, etengabe nabarmenduz zer ez garen ari ondo egiten. Eta, hala, oharkabean igarotzen dira ondo egiten ditugun gauza asko eta asko. Bistan denez, beti dugu zer hobetu. Baina sekulako urrats handia da kuestionatzen haste hutsa eta egunero-egunero formula bat bilatzen saiatzea, gauzak hobeto egin ahal izateko.
- Tankera honetako berbak eta esaldiak sartu behar ditugu gure hiztegian: eskerrik asko, zure hutsunea sumatzen dut, gustuko dut zurekin egotea, maite zaitut…
- Elkarrekin bazkaltzea edo afaltzea eguna zer-nola joan den kontatzeko; kalitatezko denbora ematea berba egin ahal izateko.
- Interesa agertzea kontatzen digutenarekin, egiten ari garena uztea kontaktu bisuala izateko. Eta, une horretan ezin baduzu, esan lasai: «Eman faborez hamar minutu, eta berehalaxe naiz zurekin».
- Kontatzen ari zaizkizuna parafraseatzea, berbaren bat errepikatzea, jakin dezaten AKTIBOKI ari garela entzuten.
Barakaldoko Aizu Familiak tailerretan estrategia horiek eta beste gehiago ere partekatuko ditu, eguneroko martxarako erreminta praktikoak direlakoan.
Elkarrekin lan egingo dugulakoan, laster arte!
Hola!
Me gustaría reservar plaza para el día 27(charla sobre las redes sociales)