Ongi etorri, familiak.
Hemen gara berriz!
Espero dugu denok ondo egotea eta udan atseden hartu izana, aurretik dugun ikasturte arraro honi indarrez aurre egiteko.
Ikasturte hasieran urduritasuna eta ziurgabetasuna izaten dira, baita zalantzak ere: Zein gela tokatuko zaigu aurten?, nor izango da tutorea?, prest daukagu material guztia?, eta uniformea…? Hori dena gutxi balitz, aurten beste hainbat galdera daude airean, bizi dugun egoera dela eta: Segurua al da ikastetxera itzultzea?, ordutegiak aldatuko dira?, jantoki-zerbitzurik egongo da?, zer gertatuko da haurrak gaixotzen badira?…
Etapa konplexua daukagu aurretik, hori ezin da ukatu. Irakasleak, zuzendaritza taldea, gurasoak, haurrak, nerabeak eta bestelako langileak; denok gaude elkarrekin honetan, eta hori izango da modu bakarra: bat eginda. Elkar lagunduz, zentzuz eta zuhurtziaz jokatuz, lortuko dugu.
Aizu! taldearen izenean, gure babes osoa helarazi nahi dizuegu. Ez zaudete bakarrik. Etapa honetan lagungarri izan daitezkeen ikastaroak, artikuluak eta beste hainbat gauza prestatzen ari gara. Informazioa ematen joango gara. Eta, noski, zuen proposamen eta iradokizunak jasotzeko prest gaude, ikasturtean zehar lantzen joateko.
Berriz ere, ongi etorri, eta besarkada handi bat guztiontzat. Ea gogoz eta baikortasunez heltzen diogun.
Agur bat.