Familiekin egiten ditugun prestakuntza saioetan askotan irteten da kasketaldien gaia.
Zer da kasketaldi bat?
Emozio handiak askatzeko modu bat da.
Normalean, estali gabeko beharrizan baten adierazpena da.
Gehiegizko saturazioa; zerbaitek gainditu egiten baditu, eztanda egiten dute.
Zer EZ da kasketaldia?
Portaera txarra.
Heziketa desegokia.
Manipulazioa.
Ondoren, une horiek hobeto kudeatzeko lagungarri izan daitezkeen irizpide batzuk jaso ditugu:
1. Hartu arnasa eta gogoratu zu zarela heldua.
Ez da zure kontra ari, kontua da ez dela ondo sentitzen, eta dakien moduan adierazten ari da.
2. Behatu eta bere parean jarri.
Gertu, baina inbaditu gabe. Eseri bere ondoan, baina ukitu gabe, ez badizu eskatzen. Besterik gabe, hor egon.
3. Sentitzen duenari izena jarri:
-”Badakit orain amorrua daukazula, eta ni hemen nago, behar duzunerako”.
-”Ez dizut utziko zure buruari minik egiten”.
-”Ulertzen du haserre zaudela, …” (eta azaldu zein den uste dugun arrazoia, baldin badakizu).
4. Itxaron, isilik.
Lasaitzen doala, apur bat hurbildu eta besarkada bat eskaini. Garrantzitsua da haserrealdietan ere hor gaudela sentitzea. Eta ez baztertu emozio hori, ez egin “zu haserretzen bazara, ni gehiago”.
5. Besarkatu
Nahi badu, besarkatu egingo dugu, eta esango diogu normala dela haserretzea, gu ere haserretzen garela gauzak ondo irteten ez direnean. Baina haserre horrekin ezin dugula jendea mindu, ezta geure burua ere.
6. Irtenbideak eskaini.
-”Ur baso bat nahi duzu?”
-”Besarkada bat ematea nahi duzu?”
-”Molestatu dizunari buruz hitz egitea nahi duzu?”
-”Paseo bat eman nahi duzu?”
Batzuetan zaila da nerbioak kontrolatzea, baina onena arnasa sakon hartzea da, eta kasketaldien aurrean guk amorruz ez erreakzionatzea.
Txikiak direnean, ez dakite beren burua orekatzen, horregatik, garrantzitsua da haiekin egotea, eta lasaitasun eta maitasunez laguntzea.
Gurutze Díez