Familia elkarbizitza Covid-19 garaian

Eguneroko bizimoduan etenaldi bat egin behar izan dugu. Egun askotan ozta-ozta gurutzatzen ginen etxetik gure seme-alabekin eta bikotearekin, baina, bat-batean, 24 orduz elkarrekin egotera pasa gara.
Egoera berezia da eta emozioak pil-pilean daude: beldurra, ziurgabetasuna… eta gure seme-alabak eta senideak BERRIRO EZAGUTU beharra tokatu zaigu.
Kasu batzuetan, geure burua BERRIRO EZAGUTZEA ere tokatu zaigu. Krisi handiak geure burua berriro kokatzeko eta berrasmatzeko aukera onak izan daitezke.
Beraz, bizitzen ari garen egoeran eta antzekoetan, gure ikuspegia zabaldu behar dugu, egoera hau positibo eta produktibo moduan ikusteko.
Baina noski, etxean haur txikiak izanda, eta mila emozio inguruan, nola egin hori?
Etxeko txikienentzat oso garrantzitsua da ordutegi bat egituratzea, errutinak markatzea, eta ariketa fisikoa beste jarduerekin tartekatzea. Etxeko zirkuitua bat, familian yoga egitea…

Proposamen interesgarri bat izan daiteke etxeko kide bakoitzak bere gaitasunen baten edo ondo egiten dakien zerbaiten inguruko eskola “magistral” bat ematea: janariren bat prestatzea, gazteek gurasoei ordenagailua erabiltzen irakastea, plastilina egitea… bakoitzak nahi duen ekarpena egin dezake; horrela, familian une atsegin bat pasako dugu, eta gure txikien autoestimua hobetuko dugu.

Gomendatzen dudan beste jarduera bat momentu onen kutxa da. Eguna amaitzeko egin daiteke. Zertan datza? Denon artean kutxa bat apainduko dugu (kartoizkoa, egurrezkoa… nahi duzuen modukoa. Izan sortzaile!). Afalorduan bakoitzak idatziko du zein izan den eguneko unerik politena: lagun batekin egindako bideo-deia, pelikula bat ikusten egindako barreak, denon artean egindako karta-jokoa… gustatu zaigun edozer. Horrela, eguna sentsazio positiboarekin bukatuko dugu. Eta atsedena beti da hobea gauzen alde ona ikusita, ezta?

Gurutze Díez Rodrigo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude