Garai beldurgarria heldu da. Ziurrenik ikusi izan duzue, urrutitik izan bada ere, adin txikiko ume bat negarrez, oihuka, haserre lurrean bere aitak/amak zera pentsatzen duen bitartean: lur, irents nazazu! Eta orain, ia konturatu gabe, zuek zarete eszena horretako protagonistetako bat.
Bitik bost urtera arteko epealdian jarrera hauek ematen dira. Haserrealdiak eboluzio prozesuaren parte dira. Ume guztiek dute gehiago edo gutxiago, eta jokabide hauek eboluzio prozesuaren parte bezala ulertzea ezinbestekoa da egoki maneiatu ahal izateko. Umeak euren ideia propio eta borondatearekin gero eta independenteagoak izatearekin lotuta dago, baina oraindik frustraziorako gaitasun gutxi dute. Gainera, aurrerapen handia egin badute ere, oraindik ez dute hizkuntza oso ondo menperatzen. Hori dela eta, ez dira sentitzen dutena hitzekin adierazteko gai, eta ondorioz, haserrealdiekin adierazten dute. Baina haserrealdiez gain beste aldaketa ugari dago epealdi honetan. Jolasak, adibidez, denbora tarte handia dauka. Jarduera honen bidez umeek euren buru garapena eta garapen fisikoa estimulatzen dute, zentzuak estimulatzen dituzte, giharrak erabiltzen dituzte eta mugimenduak koordinatzen dituzte. Epealdi honen beste ezaugarri bat da kuriositate handia eta amaitzen ez diren zergatiak. Inguratzen dituen munduari zentzua eman behar diote, euren pentsamendua garatu eta hartu berri duten hizkuntza praktikan jarri.
Haserrealdiak maneiatzeko dedikazio eta esfortzu handia eskatzen duen baina haurren inozentzia eta xumetasun ezabaezineko momentuak ere eskaintzen dizkigun epealdi honen alderdi garrantzitsuenetan sakontzen joango gara.