Aizu Familiak

Kaixo familiak!

Aizu-n uste dugu familiaren papera ezinbestekoa dela zuen seme-alaben hezkuntza eta garapen egokian. Hori dela eta, aurten gurasoentzako formazio tailer ezberdinak egingo ditugu, Barakaldoko ikastetxeetan egingo direnak.

Familiak euren guraso lanetan laguntzeko baliabidea da, eta familia dinamikako pauta osasungarriak hartzeko.

Helburu nagusiak zuen hezkuntza lanean orientatu eta laguntzea da, eta bilera eta gogoeta espazio bat sortzea, gurasoek ardurak partekatzeko eta askotan hazkuntzan sortzen diren zalantzei konponbidea emateko.

Espazio hau hezkuntza eta psikologiako profesionalek dinamizatuko dute, euren ezagutzak partekatuko dituztenak egunerokoan lagunduko dizkiguten tresnak eskaintzeko.

Tailer hauek bizikidetza, komunikazioa eta, finean, familia eremuko ongizatea errazteko erabilgarriak izango direla.

Hemen datak eta ikastetxe bakoitzean jorratu beharreko gaiak iragarriko ditugu, izena eman ahal izateko.

Agur bero bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.